Larunbatean ospatuko den V.Mila aurkeztu zuten asteazkenean kultur etxean. Bertan Jesús Diez, LOKEko lehendakaria, Amaia Andrés LOKEko atletismo taldeko entrenatzailea eta olinpiadetako atleta ohia, Ana Urchueguia alkatea, Jesus Zaballos kiroletako arduraduna eta Foru Aldundiko Kiroletako Zuzendaria Iñaki Ugarteburu izan ziren.
Jesus Diezek Milaren helburuak sorrerako berdinak direla aipatu zuen: "proba honen bitartez herrian atletismoa sustatu nahi dugu eta helburuak berdinak jarraitzen izaten dute: herriko atleten kopurua handitzea, jarraipena izango duen prestigiozko mila bat antolatzea eta Lasarte-Oriaren irudia atletismoaren bitartez kanpora ateratzea".
Kalitatezko proba bat antolatu ahal izateko aurten 30.000 eurotako aurrekontua dutela adierazi zuen Jesusek, "aurreko edizioko aurrekontua bikoiztu dugu eta %300ean igo da atleten kontratazioa", honen harira, "Espainiako Federazioko egutegian sartzea lortu dugu eta Euskadiko bigarren froga dela ziurtatu dezakegu, Berangokoaren atzetik". Hau dela eta Udalaren eta Aldundiaren laguntza eta esfortzu ekonomikoa eskertu zuen.
Ana Urchuegiak Udalak Milari eskaintzen dion laguntza azaldu zuen: "gauza asko antolatzen dira, baina herriko gazteak jarraitzeko modelo bat izan dezaten, benetan ekintza erreferenteak sustatu behar ditugula ondorioztatu dugu".
Partaidetza
LOKEko lehendakariak azpimarratu zuenez “aurten atleten maila altua da”. Bostgarren edizioaren helburuetariko bat emakumezkoen atletismoa sustatzea da. Hau dela eta, gonbidatu berezia ekarriko dute, Maite Zuñiga, 3 aldiz joko olinpikoetan parte hartu du. Momentuz 15 emakumek eman dute izena: Dolores Checa, Pilar Alonso, Rocio Rodriguez, Tamara Sanfabio eta Amaya Sanfabio, besteak beste. Gizonezkoen artean, Juan Carlos Higuero, Txinako joko olinpikoetan parte hartuko du, Bouzza El Mastati, Jordan Santos, Elmiloudi Dahbi eta Javier Carriquedo besteen artean.•