Saskibaloi partidak antolatu dituzte larunbat iluntzerako

Txintxarri 2008ko apirilaren 4a

Gaueko partidak

Ostarte Zumaburuko Arantzazuko Amaren Parrokiko gazte taldeak haur eta gazteen aisiak duen garrantziaz ohartuta, Txingurriak proiektua jarri zuten martxan orain bi urte. Orain aste batzuk, gaueko futbol partidak antolatu zituzten. Arrakasta handia izan zuen gaueko futbol partidena eta hilero tankerako zerbait antolatuko zutela iragarri zuten. Hilabete honetan, bihar iluntzerako antolatu dituzte saskibaloi partidak eta herri-kirolak. 14 eta 18 urte bitarteko gaztei zuzendutako ekintza da.
Parte-hartzeko interesa dutenek, bihar bertan eman behar dute izena. Horretarako aukera Michelinen izango dute, goizez 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:30etik 19:30era.
Partidak iluntzeko 21:30ean hasiko dira Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko Sasoeta eraikinean.•