Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Saiatuz kirol taldeak, Ostadarrek eta Batasunak antolatuta, igandean apirilaren 6ean Lasarte-Oriako Igo BTT Trabesia egingo da. Bi zirkuitu izango dira, bata motza 22 kilometrotakoa eta bestea luzea 44 kilometrotakoa, antolatzaileek esan digutenaren arabera lehenengoa samurragoa izango da, bere zailtasunekin noski eta bigarrengoan aldapa gehiago egongo dira. Zirkuitu bakoitzean abitualamiento puntu bat egongo da. Bi zirkuituek Plaza Okendon izango dute hasiera eta bukaera, 22 kilometrotako zirkuituarekin Buruntzari buelta emango zaio eta 44 kilometrotakoarekin berriz, Buruntzari buelta emateaz gain Andatzara igo beharko dute txirrindulariek.