Lasarte-Oria Kirol Elkarteak Eneko Castroren oroimenez V.Mila antolatu du. Atletismoko froga hau bihar 17:00etatik aurrera Geltoki kalean ikusi ahal izango da. Dolores Checa, Juan Carlos Higuero eta Maite Zuñiga korritzen ikusteko aukera izango da. Maitek ikastolako haurrei beroketa egiten eta karreran lagunduko die.