Añarbek Uzturre plazako ur-banaketa sarea aldatzeko lanak esleitu ditu

Txintxarri 2008ko apirilaren 7a

Udaletxeak jakinarazi duenez Añarbeko Uren Mankomunitateak Lasarte-Oriako Uzturre plazako ur-banaketa sarea aldatzeko lanak esleitu ditu dagoeneko. Joan den martxoaren 27an hartutako erabakia da eta horren arabera, Construcciones Fresneda, S.L. izango dalanak aurrera eramatearen enpresa arduraduna. Aurrekontua 39.600 eurokoa izango da eta gauzatzeko epea hilabetekoa.

Añarbek 2008rako duen Inbertsio Planak ekintza ugari biltzen ditu mankomunitatea osatzen duten udalerrietarako Udalek egindako eskaeren emaitza gisa. Horien artean dago Lasarte-Oriarako proiektu hau.
Uzturre plaza azpian doan edateko uraren banaketa hodia berrituko dute. 70 metroko luzera du eta geratzen den fibrozementuko sareko azken zatietako bat omen da. Hori dela eta, aldatu egingo dute galdaketa harikorreko hodi batengatik. Horrela, osasun eta egitura bermea handiagoa izango da.