Zer moduzkoa izan da lasterketa?
Ondo pasa dut eta ondo ibili naiz baina gogorra izan da. Eguzkiak ere gogor jotzen zuen eta horrek zailagoa egin du lasterketa. Leher eginda nago orain.
Gogor entrenatu al duzu Milan parte hartezko?
Bai. Ia egunero, aspalditik entrenatzen dut. Astelehen, astearte, ostegun eta larunbatetan aritzen naiz Michelingo pistan. Beste lagun gehiagorekin aritzen naiz, Oscar eta Amaia dira gure entrenatzaileak eta gogor entrenatzen dugu guztiok.
Noiztik Milan parte hartzen duzula?
Aspaldidanik, badira urteak Milan korritzen dudanetik. Hala ere urduri nengoen hasi baino lehen gainera normalean baino goizago bazkaldu behar izan dut gero korri egin ahal izateko, baina oso ondo pasa dut.