Milako txapelduna joko olinpikoetara

Txintxarri 2008ko apirilaren 7a

Europa eta Espainiako 1500 metroko txapelduna izan den Juan Carlos Higuero izan genuen Milako txapelduna, ez da harritzekoa bere markak ikusi eta gero. Lasterketa polita izan zen senior kategoriakoa eta Burgoskoarekin piska bat hitz egiteko parada izan genuen.

Maila handia al dago Lasarte-Oriako Milan?
Maila handia dago bai. Herri txiki eta umila da, baina hala ere dagoen maila handia da, gainera jendeak parte hartu du ikusle moduan bada ere.

Gustura sentitu al zara lasterketan?
Egia esateko bai. Eroso egon naiz, gainera Milako errekorra gainditu dugu. Pzik egoteko modukoa eta horregatik bi aldiz gustura.

Lasterketaren azken unea arte mantendu da lehia, ez da?
Bai, bai, hala izan da. Bukaeran erabaki da lehenengo postua norentzat izango zen. Horrelako lasterketetan normala da, motzak dira eta horregatik ia helmugan ikusten da nor izango den garailea, lasterketaren amaieran.