Afari xume batekin asko lortu zen

Txintxarri 2008ko apirilaren 7a

Larunbatean hilak 5, Arantzazuko Amaren eliz azpiko lokaletan zer jan egon zen afari solidarioan. 3. Adina 3. Mundurako GKEren bidez, Guatemalara bidalitako bi tornu martxan jartzeko dirua biltzea zen helburua. Bertan 85 pertsona bildu ziren eta denen artean 1430 euro batu zituzten, kopuru polita. 3.Adina 3.Mundurako kideak oso eskertuta daude. Afariaren ostean Kristina Molina herritarrak, Guatemalan urtebetez izan duen esperientzia kontatu zuen•