Araotz bailarara irteera

Txintxarri 2008ko apirilaren 7a

Ttakuneko Oinatz taldeak antolatu du apirilaren 27rako irteera Araotz bailarara. Bertan, besteak beste Arrikutz kobazulora bisita egingo da. Joateko interesa duenak Ttakunetik pasa dadila informazio gehiago jasotzera edo txartela erostera. Helduek 15 euro ordaindu behar dute, (Ttakuneko bazkideek %10eko deskontua dute) eta 12 urtez azpiko haurrek 6.

8:00etan: Irteera taxien geltokitik.
9:00etan: Orkatzategira abiatu.
12:00etan: Araotz auzora, Lope de Agirreren sorlekura eta Sandalira bisita.
14:00etan: Bazkaria Arantzazun, (bakoitzak berea etxetik).
15:30ean: Arrikutz kobazuloetara bisita (aukerakoa).
17:00etan: Oñati herrian bueltatxoa.
19:00etan: Etxerako bidea hartu.