Gazteentzako ikastaroen lehen hiruhilabetea aste honetan amaitzen da. Balorazio ona egin dute parte-hartzaileek eta bostetik 4,73ko nota jarri dute. Lehenengo tarte honetan erreflexoterapia, tarota, batuka, perkusioa eta zeinuen lengoaia ikasteko aukera eskaini da. Gazteria eta festetako sailak egindako inkestaren arabera arrakasta gehien izan duen kurtsoa tarotarena izan da bostetik bosteko notarekin. Gainera ikastaroetara joandako guztiak pozik geratu dira egindako lanarekin eta bigarren zati bat egitea gustatuko litzaieke ikastaroarekin jarraitzeko.
Zeinuen lengoaia izan da tarotaren ondoren nota hoberena atera duena 4,63koa, erreflrxoterapia atzetik 4,5ekin, batuka 4,14ko notarekin eta azkenik perkutsioa 4ko notarekin, ez dira emaitza txarrak. Aurkeztutako eskaintzari ere nota jarri ditote ikasleek 4,38koa. Monitoreak ere izan dira balora gai inkesta honetan eta nota altuarekin aprobatu dute guztiek, nota bajuena 4,6koa izan da bostetik.
Inkestaren emaitzek gabeziak ere azaleratu dituzte eta horiek espazio eta ordutegi kontuak izan dira. Hala ere, bigarren hiruhilabeteko ikastaroentzat proposamenak bildu dituzte eta hauek kontuan hartu dira eskaintza prestatzerako orduan, adibidez barreterapia, estresaren maneiua edo sabel-dantza ikastaroak prestatu dira. Ikastaro hauek eta beste hainbat apirilaren 14etik aurrera hasiko dira.
Jesus Maria Zaballos Gazteria eta festetako saileko buruaren hitzetan ikasleen artean ikusi den poztasuna ikusita "ekimenarekin aurrera egitera animatu" ditu sailean.