Emakumeak Expora

Txintxarri 2008ko apirilaren 11

Gizarte Zerbitzuak

Zerbitzu sozialen departamentuak 2008ko Zaragozako Nazioarteko Erakusketara (Expo) joateko bidaia antolatu du. Lasarte-Orian erroldaturik egotea ezinbesteko baldintza da joan ahal izateko eta gainera adin nagusitasuna eta emakume izatea.
Hiru egun eta hiru gaueko egonaldia izango da, hain zuzen ere, ekainaren 13tik 16ra, biak barne. Egunero dago gainera Expoan sartzeko aukera.
Egonaldia Husa Zaragoza Royal hotelean izango da. Hiru izarretako hotela da mantenu erdiko erregimenarekin. Bidaiaren prezioa 150 eurotakoa da bidaiako seguruak eta Zaragozarainoko bidaiaz gain Exporakoak ere barne daudela.
Izena emateko epea apirilaren 14an hasten da eta hil bereko 30a izango da eskari-orria aurkeztu ahal izango den azken eguna.
Udaletxeko erregistro orokorrean egingo da inskripzioa 9:00etatik 13:00era bitarte. Plaza kopurua mugatua da, 52 besterik ez daude eta izena emandako hurrenkeran egingo da hautaketa. Gainera pertsona bakoitzak eskari bakarra aurkeztu ahal izango du.
Eskari-orriarekin batera Nortasaun Agiriaren fotokopia eta bidaiaren prezioa ordaindu izanaren sinestamendua aurkeztu beharko dira. Dirua Kutxako 00.1006903.7 k/k-an sartu behar da. Informazio gehiago behar izanez gero emakumeen zentro zibikora jo.•