Lasarte-oriako emakumeen zentro zibikoak ikastaro eta jarduerak antolatu ditu herriko emakimeentzat. Apirilaren 28an hasiko dira eta uztailaren 4ra arte luzatuko dira. Ekintza aukera zabala dago adibidez mantentzeko gimnasia, kantua, orratz lanak, boliak, antzerkia, frantsesa eta yogan aritzeko aukera dago, gainera batuka, automakillajea edo sevillanak ikastekoa. Jantzi konponketan eta patroiak egiteko jarduerak ere antolatu dituzte eta baita ebaketa eta jantzigintzan. Eskulanak egitera, bideo-forumera, idatzizko eta ahozko adierazpena ikastera eta irakurketaren txokora ere gerturatu zaitezke edo bestela hazkuntza pertsonalerako edo inteligentzia emozionaleko ikastaroetara. Batzuk goizez eta besteak arratsaldez izango dira gutxi gorabehera 10:00etatik 20:00ak bitarte.
Izena emateko epea apirilaren 14ean irekiko da 25a bitarte. Goizeko 9:30etatik 13:30etara goizean eta arratsaldean 15:00etatik 20:00etara egin ahal izango da Emakumearen Zentro Zibikoan, Aralar enparantzako 5.ean. Ikastaroetan parte hartu ahal izateko Lasarte-Orian erroldatuta egotea ezin bestekoa da.
Eskaera orriarekin batera N.A.Naren fotokopia bat eta Kutxako kontuko 20 zenbakiak aurkeztu beharko dira. Jarduera batean apuntatu nahi izanez gero 35,50 euro ordaindu beharko dira, bitan parte hartu nahi izanez gero 42,50 euro, hirutan 46,50 eta lau edo gehiagotan 49,50 euro.
Jarduera batzuk doakoak izango dira mantentzeko gimnasia, frantsesa, orratz-lanak, ebaketa eta jantzigintza, bideoforuma, jantzi konponketa eta patroiak eta irakurketaren txokoa. Hala ere, hauetara joateko izena ematea ezin bestekoa da.