Musika Eskola
Lasarte-Oriako Musika Eskolako ikasle batek Hernaniko txistulari lehiaketan parte hartuko du. Goiatz Irazabal Rodriguez ikasleak, Udal musika eskolan Josu Izagirreren ikasleak, Hernaniko IV. lehiaketako B mailan, bakarlari bezala arituko da: 13 ta 16 urte bitarteko gazteak, apirilaren 12 larunbatean, eguerdiko 12etan.
Goiatzek, eskarmentua dauka ekintza hauetan, duela bi urte A mailan parte hartu zuen eta. Edizio honetan, Isidro Ansorenaren "Maritxu, gaia eta aldakutzak" joko ditu.•