Landaberriko Euskara Batzordetik bultzaturiko ekimena da, baina antolatzailea Landaberri Ikastolako Guraso Elkartea bada ere, laguntzen dieten beste elkarte eta erakundeei eskerrak eman nahi dizkiete antolatzaileek, horien artean, Aterpea, dendarien elkartea; DYA erakundeari eta Lasarte-Oriako Udalari.
Krosa goizeko 11:00etan hasiko da eta 15 urtez azpiko haurrek hartuko dute parte.Gogorarazi nahi dute partaidetza irekia dela, adin hauetako haur guztiek parte har dezakete. Herriko eta inguruko beste ikastetxeei gonbidapena luzatzen zaie ere.
Krosak Eneko Castro omenduko du, urtero moduan, egindako lana eskertzeko.•