Irakurle batek, Ibonek, bidalitako argazkia duzue ondokoa. Asteazken arratsaldean zebilen ahate famili hau paseatzen Pablo Mutiozabal kaletik. Ibonek, etxetik atera eta beraiekin egin zuen topo. Egoera berezia iruditu zitzaion eta argazkiak atera zizkien. Egia esan, ez da ohikoa horrelakorik ikustea gure herriko kaleetan. Auto tartean zebiltzan, orduan hainbat herritarrek, poliki-poliki espaloira eraman zituzten eta udaltzainei deitu zieten.•