Giro bikainean, partaidetza zabalarekin eta ezusterik gabe burutu da gaur goizean, Eneko Castro atletaren omenez, Euskal Krosa. Urtero proba antolatzen duen Landaberri ikastolako Guraso Elkarteko ordezkariak oso pozik daude, parte hartu zuten ehundaka haurren artean opari-banaketa egin eta gero.
300 haur baino gehiagok hartu dute parte proban. Kirol arropak jantzi eta Atsobakar parke ingurura hurbildu dira, bakoitza bere mailakoarekin lasterka aritzeko. Guztiek jaso dute domina eta botatako izerdiari aurre egiteko ur botila bana. Gurasoen txaloen artean lasterketa bikainak izan dira aita-amek bideo eta argazki kamaretan jaso dituztenak.
Bataz beste 700 metro inguruko ibilbidea osatu dute, maila bakoitzean zegokion erritmoan. Horretan lan bikaina egin dute Joxan Unsain soinketa irakasleak eta Amaia Andres atletismoko monitoreak. Azkenean, benetako lasterketa herrikoia azkenekoa izan da, guztiek batera eman bait dute itzuli bat. Haur eta guraso, denak korrika, ikusgarria izan da.•