Zaborrarako Z puntuak aurki desagertuko dira

Txintxarri 2008ko apirilaren 14a

Lurrazpiko kontainerrak dauden lekuetan herritarrek zaborra lehengo Z puntuetan gehiago ez uzteko, Lasarte-Oriako Udalak kanpaina bat martxan jarriko du. “Garbitasunaren eta lasarteoriatarren bizi kalitatea hobetzea da helburua”.
Dagoeneko, jakinarazi digutenez, ia Z puntu guztiak ezabatuta daud e. Portaletan ipiniko ditutzen karteletan plano bat marraztuko dute. Bertan, zaborra utzi behar den lurrazpiko kontainerrak non dauden adieraziko dute.
Udalak 2008rako 772.500 euro aurreikusita ditu zabor guztia lur azpian edukitzeko. “Z puntuetan uzteak gastua handitzen du, izan ere, lurrazpikoaz gain, espaloietan dagoen zaborra ere kendu behar izaten dute zerbitzuek, lana bikoiztuz”. Zerbitzu Publikoetako zinegotziak, Martin Morenok, herritarren kolaborazioa eskatu du "udalerria garbia egon dadin".•