Interneten ibiltzeko doako ikastaroak KZgunean

Txintxarri 2008ko apirilaren 14a

KZgunea sareak teknologia berriei buruzko zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen du. Internet erabiltzen ikasteko eta nabigatzeko behar diren instalazioez hornituta dago, eta guztia erabiltzaileentzako kosturik gabe.
Informatikako oinarrizko ikastaroak 18 urtetik gorakoentzat dira. Bestetik, gai ezberdinetako hastapen mintegiak eskaintzen dituzte. Bihar, astearte, irudi digitalen tratamenduen ikastaroa hasiko da, aurrerantzean egunkaria irakurtzeko ikastaroa etab.
KZgunea Oriamendi plazan, 2 zenbakian dago eta 943360568 telefono zenbakian informazio gehiago eskatu dezakezue.•