Lasarte-Oria Kirol Elkarteko judokek Gipuzkoako infantil mailako txapelketan parte hartu zuten, apirilaren 6ean. Gorka Aristegi LOKEko entrenatzaileak kontatu digunez, lasarteoriatarrek oso ondo aritu ziren txapelketan: "oso emaitza onak lortu dituzte eta oso judo ona gure kirolariek egin dutena".
Ondorengo judokek hartu zuten parte txapelketan: Kiara Tobajas (40kg) eta Esteban Martinez (46kg) txapeldunak izan ziren, Mario Garrido (55kg), berriz, bigarren postuan geratu zen, Josu Olmos (46 kg) eta Abayuba Guitierrez (55kg) hirugarren eta Iñigo Matxain (50kg) bostgarren.
Aurreko asteburuan lortutako emaitzei esker Kiara, Esteban eta Mario Euskadiko Txapelketarako sailkatu dira. Beraz, zorionik beroenak LOKEko judokei.•