Ekintza Abesbatzaren emanaldia Brigitarren komentuan

Txintxarri 2008ko apirilaren 14a

Ostiralean, hilaren 11ean Brigitarren komentua jendez bete zen. Danok Kide elkarteko Esperientziaren eskolak antolatutako III. Musika Topaketak ospatu zituzten. Ekintza abesbatzak emanaldi polita eskaini zuen Marina Lerchundiren zuzendaritzapean. Ekintza ikastolako guraso, ikasle eta irakasleek sortu zuten Ekintza abesbatza 2001. urtean musika hedatu eta aldi berean musikaz gozatzeko asmoarekin. Bertsio desberdinak kantatu zituzten, elizakoak, Mozarten Nocturna, Sorozabalen Bihotz bat eta Mikel Laboaren Nerea izango zen adibidez.•