Ostiralean hasiko dira jardunaldiak. Lehenengo kontzertuak Jalgi tabernan izango dira, K.B.D Lasarte-Oriako taldeak irekiko ditu elkartasunaren ateak musika akustikoko emanaldiarekin. Ondoren Harresian Zulokoak eskenatokian, hauek hemengo musika doinu afrikarrekin nahastuko dute, musika desberdina entzuteko aukera bikaina. Astelehenean "Muerte en Gaza" DVDa proiektatuko dute Palestinarekin elkartasuna adierazte arren, emanaldia Xirimiri Elkartean izango da. Asteartean, maputxeei buruzko hitzaldia egongo da Kulturetxean. Asteazkenean Sahararen inguruko diaporama emango dute. Ostiralean "Kontu Kantoi" Lasarte-Oriako kontu kontalariak egongo dira Jalgin, indigenei buruzko azken antzezlana aurkeztuko dute bertan. Ondoren Mix6T taldearen kontzertua, oraingo honetan ere musika mestizoa entzuteko aukera herrian. Euskaraz, gazteleraz, arabiarrez eta frantsesez abesten dute doinu afrikarrekin nahastuta.
Jardunaldiei bukaera emateko urtero moduan afaria egongo da Xirimiri Elkartean apirilaren 26 larunbatean. Urtero menu ezberdina prestatzen da eta aurtengoa afari nikaraguarra izango da.