Gazteentzako plenoa ospatu dute gaur goizean udaletxean. Institutuko lehenengo batxilergoko ikasleek haien kezkak azaldu dituzte Ana Urchueguia alkatea eta Gazteria, Festak eta Kiroletako zinegotzia den Jesus Zaballosen aurrean. Hamasei gaztek aurkeztu dute taldean egindako lana eta hizlari bakoitza Esther Urrutiak aurkeztu ditu, institutuko irakasleak. Asko izan dira mahai gainean jarritako gaiak: hirugarren munduan jasaten den egoera, erraustegia, AHTa,
genero indarkeria, xenofobia eta homofobia, gazteen haurdunaldiak...
Bukatutakoan, alkateak, gai guztiei erantzuna ematen saiatu da eta paperean egindako lana hitz soiletan ez geratzeko ekintzetara eramatera animatu ditu gazteak.