Laranjondoa ez da hain ederra orain

Txintxarri 2008ko apirilaren 18a

Kaixo lagunak!!!

Lasarte-Oriako Arranbide kaleko bizilagun bat naiz. Gaitxo baten
berri eman nahi dizuet, labur argitaratzeko interesgarria izan
daitekeelakoan.

Laranjondo eder bat genuen Arranbide kalean. Handia zen eta laranjaz
gainezka egoten zen. Orain egun batzuk, herriko lorategien zaintza
egiten duten langileek (ez dakit udal langileak diren edo beste
enpresa bat den) izugarrizko sarraskia egin dute zuhaitzarekin.
Jarraian bidaltzen dizkizuedan argazkietan ikus daitekeenez,
enborretik moztu dute zuhaitza. Bizilagun asko triste gelditu gara
auzoan. Asko hitz egiten ari da gai honi buruz. Ez dakigu zer dela
eta egin duten horrelako zerbait itxuraz hain osasuntsu zegoen
laranjondoarekin. Ondoko etxeko bizilagunen bat kexatu da, zuhaitzak
leihoak estaltzen zizkiolako? Dakigunez, ez da hala izan. Zuhaitzak
usain gozoa zuen eta pozik omen zeuden etxe horretako lagunak ere.
Inauste lanak egitea ondo dago, baina hau gehiegikeria izan da. Agian
azalpenen bat izan dezake, baina harrigarria da.

Zoritxarrez, lehen zuhaitza nolakoa zen erakusten duen argazkirik ez
dut.

Eskerrik asko zuen arretarengatik. Agur bero bat,

Eva Domingo
pasaian@pasaian.com