Lasarte-Oriako Sahara Herriaren Lagunen Elkarteak Udalaren laguntzaz "Oporrak bakean" programa martxan jarri du. Hau dela eta, elkarteak Lasarte-Orian erroldatutako 10 harrera familia behar ditu haur saharauiarrek uztaila eta abuztua hemen igaro dezaten.
Elkartekideak pozik agertu dira aurreko urteetan baino haur gehiago etor daitezkeelako. "Iaz baino 5 haur gehiago etor daitezke uda igarotzera. Baina, horretarako harrera familiak behar ditugu lehenbailehen". Beraz, interesa duenak edo informazio gehiago beharrez gero, ondorengo telefono zenbakira deitu: 650627485 (Mikel) edo 660775090 (Txema).•