Arrieskalleta Elkartea burutzen ari den jardueren artean, joan den apirilaren 9an urdaiazpiko mozketa eta dastatze saio bat eta Euskal Txerri arrazari buruzko hitzaldi bat egin zituzten. Bertan berrogeita hamar bat bazkide bildu ziren.
Hasteko, maixu ebakitzailea den Joxe Mari Barriolak mozteko teknikak eta urdaiazpikoa dastatzeko erarik egokienak modu erraz batean azaldu zizkien bertan bildutakoei.
Jarraian, Imanol Rekondo, albaitaria eta gai honetan aditua denak, Euskal Txerriaren historia eta ezaugarriak azaldu zituen.
Bukatzeko, Lekunberriko Maskarada Txerritegiko Jose Ignacio Jauregik eskainitako produktuak dastatzeko parada izan zuten bertan bildutako guztiek.•