Igandean Usurbilen Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna

Txintxarri 2008ko apirilaren 18a

Igandean Usurbilen
Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna

Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna izango da igandean Usurbilen 'Bizi-eskola, bertso-eskola' lelopean. Bertsotan ari diren neska-mutilen arteko hartuemanak zaintzea eta indartzea da Bertsozale elkarteak egun hau antolatzean duen helburuetako bat. Antolatzen ari den Unai Muñoak adierazi duenez, “egun osorako egitaraua prestatu dugu elkarrekin ongi pasa dezaten”. Laugarren Bertso Eguna da Villabona, Oiartzun eta Oñatikoen ondoren. 300dik gora neska-mutil dabiltza Gipuzkoako 50 bat bertso eskolatan.
Goizeko 10:30etan elkartuko dira Usurbilgo plazan neska-mutil guztiak, taldetan banatu, kamisetak jaso eta Jinkanan aritzeko. 14:00etan da bazkaria eta ondoren 16.00etan bi saio izango dira, 14 urtetik beherakoentzat Kike Amonarriz gidari, Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsotan eta Unai Gaztelumendi marrazkilari ikastolan eta helduentzat Gu ta Gutarrak Sutegiko areto nagusian.•