Bidea itxita
Lasarte-Oriatik Hernanira doan bidean N-I errepideko sarbidea itxita egongo da urtebetez gutxienez zubibidearen obrak direla eta.
Donostiako bigarren ingurabidea bertatik igaroko da eta lanak bukatu bitarte egongo da itxita trafikoarentzat. Bide alternatiboak erabili behar dira beraz. Horietako egokiena eta gertuena honakoa da, GI-2132 errepidea. N-I errepidean 454. irteeratik atera behar da, Belartzako biribilgunera sartu, Galarreta eta Hernani lotzen dituen bidea hartzeko, hau da, aipatutako GI-2132 errepidea.
Lanak ondo badoaz, datorren urteko erdialdean irekiko dutela berriro jakinarazi dute. Saihesbide berria, A-8ko parte izango da eta Donostia inguratuko du Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani, Usurbil eta Lasarte-Oriatik igarota.
Bide berri hau Urumeako autobidearekin eta N-I errepidearekin egongo da lotuta eta Errenteria eta Astigarraga bitarte hiru karrilekoa izango da norantza bakoitza.•