Aurreko igandean, apirilaren 13.ean, gimnastika erritmikoko B eskolarren bigarren faseko txapelketa ospatu zen Astigarragako polikiroldegian. Kadete mailan herriko Sara Renteriak lortu zuen lehenengo postua mazekin. Naiara Alkorta infantiletan ibili zen pelotarekin eta bigarren postua eskuratu zuen. Emaitza bikainak atera eta gero Gipuzkoako txapelketako finalean egongo dira biak, bakoitza bere kategorian. Finala maiatzaren 17an izango da .
Bestalde, datorren asteburuan, hilaren 27an, udaberriko torneoa ospatuko da Anoetako (Tolosa) polikiroldegian. Alebinen kategorian herrikoek taldean hartuko dute parte hiru esku libre eta bi piloten modalitatean. Infantiletan berriz, Ane Ayestaran izango da parte-hartzailea pilotarekin eta kadete mailan Garazi Gomezek arituko da mazekin.•