Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
XX. Squash txapelketa jokatzen ari dira egun hauetan Lasarte-Oriako polikiroldegian. Oraindik lehengo faseko partiduetan ibiliko dira maiatzaren bukaera arte. Partiduak arratsaldeko 18:00ak eta 20:00ak bitarte jokatzen dituzte astelehenetik ostiralera. Lehenengo sei sailkatuek bakarrik jokatuko dute bigarren fasea eta bigarren fasean lehenengo eta bigarren postua eskuratzen dutenek jokatuko dute finala. Sailkapena egiterako orduan lortutako puntuak, set-en eta tantoen bataz bestekoa eta aldeko tantoak hartuko dira kontuan aipatutako hurrenkeran.•