Egun osoan zehar multzoka Landaberri ikastolako 3. eta 4. mailako ikasleek, KIUBek antolatutako tailerra izan dute gaur. Bertan, ur gabeziak, batez ere hirugarren munduko herrialdeetan, haurrengan duten eragina jorratu dute batetik. Eta bestetik, uraren gehiegizko kontsumoa kontrolatzeko edo murrizteko zer egiten dugun eta zer egin daitekeen azaldu die Unicefeko kideak.
Bestalde, 8-10 urte bitarteko haurrek berriz, zaborra birziklatzeko edukiontziei buruz informazioa eman diete.