Inkisizioaren garaian romana hitza zen esan beharrekoa hereje kontsideratua ez izateko. Gaur, kondena hitza da beharrezkoa hereje (edo terrorista egungo hizkeran) kontsideratua ez izateko. Josu Txapartegiri entzun diot konparaketa. Ez du arrazoirik falta. Gaur ez dira herejeak erretzen. XXI.mendeko inkisidore espainiarrek, orain euskaldunak pertsegitzen dituzte. Errepresaliatuei babes ematen edo laguntzeko prest dauden euskaldunak. Euskal Herria bere osotasunean ulertzen duen edo Euskararen alde nazio ikuspegia lantzen duen euskaldun oro.
Aste honen hasierak, Madrilgo Casa del Campon jarri ditu 27 herritar auzipean. Ez dira hainbeste hilabete pasa, urtebeteko joan etorrian, leku berean, beste 54 herritar izan zirenetik. Haiek espetxean sakabanatu eta bakartuta daude. Oraingoak ere, espetxean bukatuko duten susmoa daukat.
Atxiloketak, torturak, inkomunikazio kasuak bildu, kaleratu eta ezagutzera ematen aritu da amnistiaren aldeko mugimendua 30 urte luze hauetan. Eta salaketa horiei esker zabaldu dira herritar asko eta askoren kasuak.Euskaldun hauek guztiak ez daukate egungo gizarte demokratiko honetan lekurik. Mezu hau bidaltzen ari zaizkigu.
Ez dut uste, Kondenak ahalbideratu behar duenik zilegitasunez politikan jarduteko aukera.