Ingurugiroa
Munduan urarekin dauden arazoak jorratu dituzte aste honetan Landaberri ikastolan 8-10 urte arteko haurrek. Gainera, 3. eta 4. mailetako haur hauei zaborrak birziklatzeko kontenedoreei buruzko xehetasunak eman dizkiete zeregin hori ere ikasi dezaten. KIUB, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak, antolatu ditu tail errak eta Unicek erakundeko ordezkariek eman dituzte.
Horrela, ur gabeziak batez ere hirugarren munduko herrialdeetako haurrengan duten eragina aztertu dute batetik, eta uraren gehiegizko kontsumoa kontrolatzeko eta erabilera murrizteko moduak erakutsi. Ur garbia izatearen garrantzia ezagutu dute beraz. Berez, gure planetan guztiontzako haina ur kupurua dago zientzialarien ustez, baina 1.110 milioi pertsonek ez dute edateko moduko urik, hau da, kutsatu gabeko edota tratatutako urik.
Ondasun handia da ura, eta ez daukatenek osasun arazo larriak izaten dituzte: munduko Bankuaren datuen arabera, urtero 900 milioi pertsonak izaten dituzte gaixotasunak eta 2 milioi pertsona inguru hiltzen dira ur garbirik ez dutelako. Asteartean ikastolan nabarmendu zutenez, arazoak dituzten pertsona hauetariko gehienak Hegoaldeko herrialdeetan bizi dira, eta arriskuen aurrean ahulenak haurrak eta adindun pertsonak dira.
Uraren kontsumoari buruzko xehetasunak ere eman ziren, uraren kontsumoa oso desberdina baita munduan. Adibidez, Iparramerikako pertsona batek, afrikar batek baino zazpi aldiz ur gehiago kontsumitzen du eta europar batek afrikarrak baino hiru aldiz gehiago. Ura modu egokian erabiltzeko aholkuak ere eman zituzten Unicef-eko ordezkariek Landaberri ikastolako topaketan. •