Txintxarri
Pozik bueltatu ziren Gasteizetik LOKEko judokak Euskadiko bi txapel eta bigarren postu batekin. Gorka Aristegi entrenatzaileak hiru lasarteoriatarrak zoragarri egin zutela kontatu digu. Amaia Curiel (48 kg) eta Leire Zubizarreta (70 kg) bi borrokak oso ondo garaitu ondoren, lortu dute Murtzian ospatuko den Espainiako txapelketarako sailkatzea. Asier Sagasti (66kg) txapeldunordea izan zen. “Ondo entrenatuz gero emaitzak iristen dira”, dio Gorkaka, “Asierrek oso txapelketa ona egin du”.
Beste aldetik, larunbat honetan Donostian infantil mailako taldekako Gipuzkoako Txapelketan LOKE klubeko taldeak parte hartuko du: Esteban Martinez, Josu Olmos, Abayuba Gutierrez, Imanol Gonzalez, Iñigo Matxain, Mario Garrido eta Kiara Tobajas.•