Larunbatean, hilaren 26.ean, Kukubiltxo taldearen emanaldiaz gozatu zuten herriko haur eta helduek. Txirula magiko baten istorioa kontatzen du Kukubel 2.0 antzerkiak, txirularen musika entzuten duen guztia dantza hasten da gorputzaren kontrolik izan gabe. Kukubiltxo taldea 1977.an hasi zen haurrentzat eta orokorrean familia osoarentzat txotxongilo eta animazio ikuskizunak sortzen, urteetan hartu duten esperientzia agerian utzi zuten herriko kulturetxean, umeek ondo pasa zuten eta giro polita sortu zen musika eta dantza artean.