Saria Sasoetako 4. mailako ikasleen bideo sorkuntzari

itziar-carrasco 2008ko apirilaren 28a

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Berrikuntza Pedagokiko Ihardunaldien barnean teknologia berriak sustatzeko lehiaketa antolatu du eta Sasoeta Herri Ikastetxeko 4.mailako B taldeak zortzi minutuetako bideo bat landu du, Dentista bat eskolan bisitan eta saria irabazi ere.
Iñigo Aldabaldetreku, Sasoeta ikatetxeko Esazu irratiko arduradunak, Leire Aizpuru ikasleen tutorearekin batera bideoaren lana zuzendu eta koordinatu du. Iñigo Aldabaldetreku pozik agertu da sarituak izan direlako, baina bideoa egiteko landu duten guztia oso baliagarria izan zaiela azpimarratu nahi izan du: "bideoa oso tresna baliagarria da ikasle guztiei modu garbian iristeko. Formatoa transmititzeko bereziki aproposa da: kognitiboki ondo ez dabiltzan ikasleentzako, normalean parte hartzera kosta egiten zaien ikasleentzako... Bideo egiteko erabili dugun metodologiarekin, oso erraz egin zai parte hartzea".
Laugarren mailako ikasleek bideoa dentista bati buruz egitea erabaki zuten. Aldi berean, lan honek baliogarria izan zai ahoa liseri aparatuko zatia aztertzeko eta hortzen mantenuak osasunerako duen garrantziaz ohartarazteko. Modu honetan, "kurrikuluma lantzeko oso baliogarria izan da", dio Iñigok.

Bideoaren prestaketa
Irratiko arduradunak kontatu digunez bideoa grabatzen hasi aurretik lan asko egin behar izan zuten Sasoetako ikasleek. Antton Bernal dentista eskolara gonbidatzeko eskutitz bana idatzi zuten. Ondoren, Antton pertsonalki ezagutzen ez zutenez, Antton eta dentisten inguruan hausnarketa txiki bat egin zuten: fisikoki eta izaera aldetik nolakoa izan zitekeen, "marrazki eta guzti egin zioten", esaten du Iñigok. Ikasleek altua, ile motzarekin eta umore txarrekoa irudikatzen zute Antton.
Ondoren, galdeketa luze bat prestatu zioten eskolara joan zen egunerako. Ez dakigu Antton prest egongo zen, baina galdera zaparrada jasan behar izan zuela kontatu digute: lanbideari buruz, ezkonduta zegoen ala ez, non egiten dituen erosketak, etab. “Oso saio interesagarria izan zen eta parra egiteko aukera izan genuen”, diote ikasleek.

Teknikak ustartuz
Esazu Irratiaz baliatu dira bideoa lantzeko. Antton dentista irratitik pasa behar izan zuen 4.mailako ikasleen galderei erantzuteko. Irratiko arduradunak azaldu duenez, "ikasle guztiak pasa dira irratitik, lauko taldeetan, baina, irratian erabili zituzten galderak zehatzagoak eta landuagoak izan ziren".
Baina, hemen ez zen bideoaren protagonistaren, Anttonen, lana amaitu. Ikasleak bere kontsultara bisitan joan ziren, dentistak ikastetxean azaldutakoak hobeto ikusi eta ulertzeko.
Bideoan teknika desberdinak uztartu dituzte: argazkia, irratia eta bideoa. Oso aberasgarria izan da gauza asko landu behar izan baitituzte bideoa lantzeko. "Lan hau oso baliagarria izan da hain bat gauza lantzeko, batez ere, ikasleen arteko lankidetza azpimarratuko nuke.•