Alboka eta Aiztondo abesbatzen emanaldi ikusgarria Brigidatarren komentuan

Txintxarri 2008ko apirilaren 28a

Musika

Ostiralean Lasarte-Oriako Albokak eta Astigarragako Aiztondo Abesbatzak kontzertua eskaini zuten Brigidatarren komentuan. Kontzertua herrikoek hasi zuten 20:30ean Montse Latorreren zuzendaritzapean. Gonbidatuek jarraitu zuten ondoren eta azken hamahiru urte hauetan kantatu dituzten abestien emanaldia egin zuten. Igor Arroyo da astigarragakoen zuzendaria eta dituen hogeita bost koralisten artean Albokako kide den Iker Olano dago.
Lehengo urtean Albokakoak izan ziren gonbidatu moduan Astigarragara joandakoak horregatik aurten alderantziz izan da eta haiek etorri dira herrira. Kontzertua atsegina eta polita izan zen, elizako kantuak eta foklorikoak entzun zituzten bertan elkartu zirenek bi abesbatzen kantuak entzutera.