Udako Txokoak 2-12 urte arteko haurrentzat

jon-altuna 2008ko apirilaren 28a

Ttakun Kultur Elkarteak antolatzen ditu Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin 1992an sortu zen egitasmoak jarraipena izango du aurten ere eskaintza zabalarekin

Ttakun elkarteak eta Lasarte-Oriako Udaleko Euskara zerbitzuak prest daukate jada Udako Txokoak 2008 deituko den egitasmoa. Uztaila eta abuztuan, goizeko 10etatik 13etara, 2 eta 12 urte bitarteko haurrek hainbat joku, jolas, irteera eta jardueraz gozatzeko aukera izango dute, haur bakoitza bere adinekoekin taldeka banatuta eta begiraleen laguntzarekin.
Bi txanda
Uztailean eta abuztuan, (bi txanda izango dira) hiru eratako txokoak antolatuko dira adinaren arabera, txikienek 2 eta 4 urte bitartekoek Psikomotrizitatea landuko dute, 5 eta 7 urte artekoek Natura eta Kirola, eta azkenik 8 eta 12 urte artekoek Abentura eta Kirola.
Izena emateko epea zabalik da jada maiatzaren 28ra bitartean.