Harrigarria

Txintxarri 2008ko apirilaren 28a

Joan den ostegunean hilak 24an barne erregimeneko batzordean Ezker Batua-Aralar koalizioko hautetsiak pipar egin zuen, ez dakigu zeregin garrantzitsugoren bat zeukalako edo ez zuelako alderdi sozialistarekin eztabaidan hasi nahi (gobernu batzordean dago). Ondorioz batzordean eztabaidatzeko aukerarik izan ez genuenez, publikoki adieraziko dizkiogu gure desadostasuna.
Gai zerrendak ( hirugarren aldiz) honela zioen:
- Hutsik dauden edota sortu berri diren lanpostu batzuei dagokioen hizkuntza-eskakizunari eta haien derrigortasun-datari buruzko batzordeburuaren proposamena.

Euskara zerbitzuko arduradunak bere txostenean honela dio: Udaltzainaren kasuan, lanpostuaren ezaugarriei erreparatuz gero,oso nabarmen da herritarrekin duen harremana ez ezik Udaleko gainerako atal elebidunekin duen lotura. Beraz, komenigarria da beren lan eginkizunak EAEko bi hizkuntzetan gauzatzeko gai diren langileek betetzea lanpostu hori. Eskatzen den derrigortasun data 2008/01/01.
Obretako arduradunaren derrigortasun-datari dagokionean, data hori lanpostu horren egun izandatuta dago.Eskatzen den derrigortasun data 1994/12/31.
Alderdi sozialistak kontrako botoa eman zuen batzorde horretan, eta proposamen berria aurkeztu.
- 3 Udaltzainarentzat derrigortasun data 2008/01/01.

- 3 Udaltzainarentzat derrigortasun data 2012/12/31.
- Obretako arduradunarentzat derrigortasun data 2012/12/31.

Ricardo, Euskara batzordeko buru bezala, nolatan kokildu zara proposamen hau negoziatu eta onartzera? Nola desautorizatu dezakezu zurekin buru- belarri lan egin behar duen euskarako zerbitzu arduraduna? Ezker abertzaleko hautetsiok Azaroan lau puntutako proposamen zehatza egin genuen Euskarako batzordean, puntuetako batean hizkuntza eskakizunak betetzea eskatzen genuen; zure aldetik erantzun hau jaso genuen: "puntu horiek negoziatzeko eta aurrera ateratzeko kondizio polítiko aproposik ez dagoenez gero, iruditzen zait ez dela komeni mahai gainean uztearekin jarraitzea" (Lasarte-Oriako udalean euskara erabiltzeko III. plana 2008-2012)
Ikusitakoak ikusita zuri falta zaizuna ausardi politikoa da, sinatuta daukazun gobernu akordiotik kanpo txintik ere ez duzu esango eta gutxiago egingo.Gure ustez alderdi sozialistak harrapatua zauzka ogi papur edo bokata handi baten truke.Aurrerantzean ikusiko dugu ogi papur edo bokata, zer den, bitartean zuregandik gutxi espero dugu euskara edo kultur gaietan.Alderdi sozialistaren jokabidea ezagutzen dugu,baina zure aldetik horren epel jokatzea ez genuen espero, non dago hainbatetan aipatu duzuen borondate on hori?

Lasarte-Oriako
udaletxeko hautetsi
independentistak