III. MUSIKA TOPAKETAK
Datorren ostiralean Rosa-Ruti hirukoteak flauta, bibolin eta fagot emanaldia eskainiko du Brigidatarren komentuan. Arratsaldeko 19:30ean izango da esperientzia eskolaren hirugarren topaketak direla eta. XVIII. Mendeko Europa erdialdeko musikagile nabarmenenen maisulanak eta Francoise Deviene frantziarraren obrak entzun ahal izango dira bertan.