Udaran haur saharauiarrak etxean hartzeko kanpaina

Txintxarri 2008ko maiatzaren 5a

Saharako basamortuan bizi diren haurrak udaran Euskal Herrira etortzen dira oporrak igarotzera eta Sahara Herriaren Lagunen Elkarteak deia luzatu die lasarteoriarrei uztaila eta abuztuan Saharako haur bat hartu dezaten. Elkarte honek Udalaren laguntzaz "Oporrak bakean" programa martxan du eta Lasarte-Orian erroldatutako 10 harrera familia behar ditu haur saharauiarrek uztaila eta abuztua hemen igaro ditzaten. Elkartekideak pozik daude aurreko urteetan baino haur gehiago etor daitezkeelako aurten Lasarte-Oriara. Beraz, interesa duenak edo informazio gehiago beharrez gero, ondorengo telefono zenbakira deitu: 650627485 (Mikel) edo 660775090 (Txema).
Bestalde, Oporrak bakean egitarauaren barruan, datorren larunbatean hilak 10 egun osoan informazio mahai jarriko du Sahar Herriaren Lagunak elkarteak Okendo Plazan. Elkartasun Merkatua jarriko da egun horretan eta sahararren lagunek egitarauaren berri emango dute eta materiala saldu.
Maiatzaren 13an asteartea, arratsaldeko 7:30 ean Manuel Lekuona Kultur Etxean Bideo emanaldi eta hitzaldi bat burutuko da Oporrak Bakean kanpainaren nondik norakoak azaldu eta zalantzak argitzeko.
Maiatza osoan, bestalde, Saharar Kanpamentuetako argazkiak ikusgai daude Jalgi Kafe Antzokian.•