LOKEko judokak Euskadiko txapelketan

Txintxarri 2008ko maiatzaren 5a

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko judoka infantilak Gipuzkoako Txapleketan parte hartu zuten apirilaren 26ean, Donostiako Anoetan. Kirolari lasarteoriatarrak 3. postua eta brontzezko domina lortu zuten bertan. Bertan borrokatu zuten judokek ondorengoak izan ziren: Esteban Martinez, Josu Olmos, Iñigo Matxain, Abayuba Gutierrez, Mario Garrido eta Imanol Gonzalez. Gorka Aristegi gazte hauen entrenatzailea pozik dago judoka talde honek egiten ari den denboraldiarekin: "guztiak zoriondu behar ditut, oso lan ona eta polita egiten ari baitira aurten".

Euskadiko txapelketa
Kiara Tobajas, Esteban Martinez eta Mario Garrido Gasteizen ospatuko den infantil mailako Euskadiko txapelketan parte hartuko dute, maiatzaren 10ean. Txapelketako irabazleak Espainiako txapelketara joateko aukera izango dute.•