Azken aste hauetan anbulategira deitu behar izan dut zita batzuk eskatu eta kontsulta batzuk egiteko. Pazientziadun pertsonatzat daukat nire burua baina, batzutan Job Santuaren pazientzia izan arren hau ere bukatu egiten da. Eta hori da niri lehengo astean gertatu zitzaidana, telefonoz deitu, deitu eta deitu arren ez zidan inork telefonorik hartzen. Goizean aurreneko orduan aritu nintzen eta ezer ez, goiz erdi aldean berriro egin nuen saiakera eta eguerdi aldera azkenekoa. Goiz horretan telefonoz ezin izan nuen harremanetan jarri anbulategiarekin, beraz eta gertu gelditzen zaidanez handik pasatzea erabaki nuen.
Nik ez dakit zein den arazoa, jende gutxi egotearena edo daudenak telefonoa ezin harturik ibiltzearena; kontutan hartuz hemendik gutxira kiroldegiaren aldamenean anbulategi berria ireki behar dutela, dagokionari horrelako puntuak kontutan edukitzea eskatuko nioke.
A.G