Danok Kide elkarteak antolatuta Balioetan Hezi V. Jardunaldiak astelehenean hasi ziren kulturetxean. Aurten kirolari eman nahi izan diote garrantzia, izan ere kirolak eskaintzen dituen onurek, kirola bera gizabanakoaren garapen pertsonalerako tresna garrantzitsua bihurtu ez ezik, gizakiaren neurrira eginiko gizarte baten eraikuntzan ere laguntzen dute nabarmenki.
Lehenengo saioan Giza portaera kirolean: futbola izan zuen hizpide Mikel Etxarrik. Asteartean Gurasoen eragina kirol jarduneko ohituretan izan zuten hizpide Lorena Gilek eta Jose Antonio Arruzak. Atzo berriz, Kirola eta Hezkuntzari buruz jardun zen Amaia Ramirez.
Azkenekoa gaur izango da, Osasuna eta Kirolari buruz hitz egingo du Jose Manuel Gonzalezek kulturetxean 19:30ean.