Udalekuetan izena emateko epea irekita

Txintxarri 2008ko mai. 9a, 02:00



Astelehenean, maiatzaren 5ean, ireki zen udalekuetarako izena emateko epea. Udaletxeko Errejistro Nagusian egin ahal izango da 9:00etatik 13:00a bitarte maiatzaren 30a arte. Udalekuak uztailaren 1etik 15era luzatuko dira Burgoseko Pradoluengo herrian. 67 plaza daude eta eskabidea egiten den hurrenkeran onartuko dira haurrak. 233 euro ordaindu beharko dira parte hartu nahi izanez gero baina gizarte edo ekonomia mailan ezintasunak dituzten familietako haurrek salbuespena edo hobaria izateko eskaera egin dezakete. Horretarako, eskabidearekin batera, eskatutako agiriak aurkeztu beharko dira.