Musika eskolako matrikulazioa zabalik

Txintxarri 2008ko maiatzaren 9a

Musika-eskolako 2008-2009 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea irekita dago. Hil honetako 23ra arte egin daiteke Kulturetxean. Plazaren eskaera egiterako unean 40 euroko zenbatekoa kargatuko da interesatuak emandako kontuan, gero zenbateko totalari kenduko zaizkionak.
Aurrematrikula egin eta gero matrikularekin formalizatuko da izen ematea ekainaren 23tik uztailaren 11 bitarte.
Aukerak anitzak dira, gaztetxoenek ikasi eta aldi berean ondo pasa dezaten, musikarekin hitz egiten, abesten, mugitzen eta amets egiten ikasten dute txokoetan. Zortzi urtetik aurrerakoek abesbatzan hartu dezakete parte, bertan musika egiteko ahotsa "a capela" edo instrumentu talde desberdinekin nahastuta. Hamalau urtetik gorakoek instrumentu asko ezagutzeko aukera dute, pianoa, trikitixa edo kitarra elektrikoa beste askoren artean. Bakarka edo taldeka ezagutu eta disfrutatu daiteke musika horregatik folk taldeak beste aukera bat emanten du eta taldekideekin pop eta jazz bezalako estiloak lantzeko aukera dute instrumentu ezberdinen artean.