David Martin irabazle Andoaingo krosean

Txintxarri 2008ko maiatzaren 9a

Txintxarri

Martinek 0:32:34ko marka lortu eta alde nabarmena atera zien atzean zetozenei. Oscar Sevillak hamazazpigarren postua eskuratu arren ez zuen denbora txarrik egin. Emakumeen kategorian Carmen Pereak irabazi zuen baina herriko Pili Bodegasek bigarren postua lortu zuen 0:25:56ko denbora eginez. Irabazleak segundu erdi eskasa atera zion lasarteoriatarrari. Emakumezkoetan herriko Eva Olazagutia ere izan zen bertan, 0:37:47ko denbora egin zuen.
Giro polita sortu zen Andoainen aurtengo langileen egunean.