Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herrien arteko esku pilota txapelketan lasarteoriatarrak kanpoan geratu dira Usurbilen aurka jokatutako kanporaketan. Aurreko bueltan 1 eta 2koa lortu bazuten Usurbilen, larunbatekoan Lasarte-Orian 0 eta 3ko emaitzarekin bukatu zuten. Unai De Miguel eta Gorka Mendizabal kadeteek 6-22ko emaitzarekin bukatu zuten, irabazten hasi baziren ere. Jubenilak hobeto ibili ziren, 15 tanto egin zituzten Jon Pello Artetxe eta Xabier Arteagak, baina ezin irabazi. Nagusiek ere ez zuten garaipenik lortu eta gainera Mikel Landak min hartu zuen.