Badator Ostadar Porra!

Txintxarri 2008ko maiatzaren 9a

Ostadar K.F.k txirrindularitzako porra Giroarekin hasten da, maiatzaren 10ean. Boletoak oiko tabernetan aurkituko dituzue. Hauek egiteko epea larunbatean 21:00etan amaitzen da. Porraren funtzionamendua betikoa izango da, baita boletoaren prezioa ere, 7 euro. Sariei dagokionez: etapako 60 euro, sailkapen orokorreko lehenarentzat 360 euro eta 2.narentzat 180 euro; 8 urdaiazpiko zozketan eta urtero legez, Giro, Tour eta Vueltako onenak 1.600 euro irabaziko ditu.•