Eguraldiak ez du lagundu orain arte kooperazioaren azokan

Txintxarri 2008ko maiatzaren 10a

Salmentarako eta haurrekin jokoak erakusketako bildu diren koperanteak ez dute lan gehiegirik izan gaur goizean. Jokoen postuetan daudenak penaz esan digute oso haur gutxi hurbildu direla. Izan ere oso eguraldi kaxkarra dago, euria etengabe aritu da goiz osoan zehar.
Bertan honako erakundeek hartu dute parte: Sahararen Lagunak Elkartea, Akiba, Pro Somoto Komisioa, Lasarte-Oriako Udala, Euskal Fondoa, Prosalus eta Makulu.
Arratsaldean ere ekitaldi eta tailer ugari antolatu dituzte, munduari bira 40 kantutan eta Kodjo Senyoren emanaldia izango dira besteak beste. Ea arratsalderako ateratzen duen eta jende gehiago animatzen den bertara hurbiltzen.