Doka Gipuzkoako txapelduna

Txintxarri 2008ko maiatzaren 11

Doka taldeko hirukoarekin hasi da partida gaur eguerdian kiroldegian, hasieratik markagailuan aurreratu eta hala jarraitu dute partidu osoan zehar. Lehenengo partziala 6 eta 15ekoarekin bukatu dute, tarte azkarra eta lehiatsua izan arren Dokakoek abantaila hartu eta ez dute atzera egin partidu osoan. Azkenen emaitza 46 eta 68ko, beraz Donostiako Kafe Antzokiko taldea izan da aurtengo Final Foureko txapelduna. Poza bikoitza dute Doka taldeko hiru jokalariek, izan ere lasarteoriatarrak ditugu, eta etxean jokatu eta irabazi dute.

Patxani omenaldia
Partidua bukatuta eta sariak banatu baino lehen Sebastian Etxaniz Zaldua “Patxan”i omenaldia egin diote. Hiru alde ezberdinetatik jaso ditu eskerrak Patxanek emakumezkoen saskibaloian egindako ekarpenagatik. Lehenik Udalak kirolean eman dituen urteengatik eman dizkiote eskerrak, bigarrenik Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak emakumeen kirolean baloreak garatzen laguntzeagatik eta hirugarrenik Askatuak Donostiako Saskibaloiko Klubak emakumezko jokalariak hezitzen eman duen laguntzagatik.